XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Espresio hauek B-renak baino errazagoak bezala azaltzen dira; baina bi gauza azpimarratu behar dugu: a) Zenbait problematan A aurkitzea B aurkitzea baino errazagoa da.

Orduan A aurkituko dugu, eta beragandik B aterako.

Baina hori ez da beti gertatzen.

b) A aurkitu ondoren problema ez dago guztiz askatua; rotazional hutsa duen edozein funtzio bektorial bat A horri batzen baldin badiogu, ikusitako guztia beteko da, baina ez da berdina izango.

Beraz, ez dago unibokoki determinatua eta soluzioa lortzeko zenbait argibide gehiago beharko dugu.

c) Guzti hori dela eta, bektore-potentzialak elektrikan erabiltzen den potentzialak baino erabilpen askoz txikiagoa du.

Erradiazio elektromagnetikoaz diharduten problemetan erabiltzen da bereziki.

ZIRKUITU BATEN EREMU MAGNETIKOA

Hemen ikertuko dugun problema hauxe izango da: zirkuitu elektriko txiki batetik oso urrun dagoen puntu bateko eremu magnetikoa.

Har dezagun 0 jatorri bat, eta bektorearen bidez zirkuituko puntuak finkatuko ditugu, bektorearen bidez finkatzen dugun puntuan eremu magnetikoa aurkitu nahi dugu.

Dakigun bezala eta gure kasuan .

Baina 0 jatorria zirkuitutik hurbildua jarriz, eta puntu zirkuitutik urrun samar: .

Beraz, .